Ordiziako aberastasun kulturalaren isla
KULTURAREN ARTEKO TOPAKETAREN IV. EDIZIOA HASIKO DUTE BIHAR ETA EGUNOTAN TAILERRAK, HITZALDIAK, MERKATUA ETA BAZKARI HERRIKOIA EGINGO DITUZTE.
Diario de noticias de Gipuzkoa, , 04-11-2019Bihar hasiko da Ordiziako kulturen arteko topaketaren laugarren edizioa, herria kultura desberdinen kolorez jantziko duena. Jaialdia Ordiziako Udaleko Aniztasun arloak antolatu du hainbat eragilen elkarlanarekin.
“Ordizia harrera herria izan da beti, egungo mapari erreparatzen badiogu, 60 jatorri ezberdinetako herritarrak biltzen dituen herria gara;24 hizkuntza baino gehiago entzun di-tzakegu gure kaleetan”, azaldu du Ainhoa Jimenez ongizate zinegotziak. Ekimen honen bidez aberastasun kultural hori benetan islatzea eta gurean zabaltzeko bideak eskaintzea dute helburu. Ordiziatik irten gabe, kulturalki ikasteko, janzteko eta gozatzeko aukerez hausnartzeko kanalak sortu nahi dira, elkar ezagutu eta elkarrekin elkarbanatuz, aberastasun horretaz gozatzeko testuinguruak sortuz.
Ekintza konkretuak proposatzen dituzte: “Gurera datozenei ongietorria eman eta elkarrekin egoteko guneak badaudela erakutsi behar dugu, eta horiek eraikitzen jarraituko dugu. Kultur aniztasunak duen balioa ematen diogu eta elkarrekin Ordizia koloretsu bat eraikitzeko bidean goaz”, gehitu du Jimenezek.
Cuenta NÓMINA de ING. La cuenta para tu día a día, que te pide menos y te da más
Te da tarjetas y transferencias gratis y en el día. Te da 2 días de descubierto gratis. Te da la opción de encender y apagar tus tarjetas. Te da la opción de abrir tu cuenta en 5 minutos. Te da la opción de cerrarla en un clic. Te da notificaciones al instante. Y te da mucho más…
…Saber Más…
EGITARAUABihar emango zaio hasiera, eta ez edonola. Aurten, lehen aldiz, bi ordiziar elkartuko dira munduko ipuinak kontatzeko, Mertxe Aizpurua eta nigeriar jatorria duen Joy Aimemwanuwa ordiziarra Joyren lurraldeko istorioak kontatuko dituzte, 17.15ean, D’elikatuzen.
Munduko arrozen bazkaria datorren larunbatean egingo da eta tiketak aurretik erosi behar dira;hiru euroko prezioa dute
Ostegunean, hilaren 7an, 18.00etan, Barrena jauregian jarraituko dute: “Euskadiko Zurrumurruen Aurkako Sarean dago Ordizia eta urteak daramakigu aniztasunaren alorra ikuspuntu ezberdinetatik aztertzen eta hausnartzen. Oraingoan, Feminismoa eta Arrazakeria gaia jorratuko dugu Irantzu Varela kazetari feministaren eta Maya Amrae, islamiar testuinguruan, berdintasunaren aldeko mugimenduan espezialistaren eskutik”, gehitu du Ainara Ormaetxea, Ordizia Koloreko ordezkariak. Moderatzaile lanak egingo ditu Ana Iruretagoyena ordiziarrak, Klitto! atari feministako kide eta kazetariak. Solasaldirako haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.
Ostiralean, perkusio tailerra egingo da Mustarekin, 18.00etan, plazan.
MUNDUKO ARROZAKEgun seinalatua izango da larunbatekoa. Hasteko, plazan, goizean zehar, haurrei zuzendutako merkatu txikia egongo da. “Erabiltzen ez ditugun jostailuak, liburuak, baloi, patinete, txirrindu, panpinak… beste batzuengatik trukatu ahalko dira. Egoera onean dagoen jostailua eraman beharko da beste batengatik trukatzeko aukera izateko da. Azaroak 4 bitartean, eskolako idazkaritzan utzi daitezke jostailuak txartel baten trukean eta azaroak 9an aldatu ahalko dira batengatik”, zehaztu du Ormaetxeak.
Haurrentzako jolasak ere egongo dira, eta 12.00etan hasiko da munduko arroz eta tuberkuluen prestaketa. 14.30ean egingo da munduko arrozen bazkari herrikoia, frontoian. Aurten sei lurralde animatu dira: Ekuador, Mexiko, Errumania, Senegal, Txile eta Nigeria eta Azari, Irriki, Altarte eta Zuhaiztiko Elkarteek lagunduko diete bazkaria prestatzen. Iaz 350 lagun elkartu ziren eta aurten ere antzeko kopurua espero dute. Bazkaltzeko txartelak erosi behar dira, 3 euroan helduek eta euro batean txikiek eta Zuhaiztiko kafetegian, D’elikatuz zentroan eta Magazin Romanescu, Buztuntzako auzoan dagoen errumaniar harategian, eskuratu daitezke. Segidan, haurrentzako tailerra, Nikaraguako musika, Kawadeni Afro taldea, munduko jantzien desfilea eta euskal dantzen emanaldia egingo dira.
Topaketa amaitzeko, Bizilagunak egitasmoarekin bat egingo dute, azaroaren 17an. Etxe batean, jatorri ezberdineko bi familia elkartuko dira eta elkarrekin tarte polit bat pasa-tzeko aukera izango dute. Hainbat ekitaldi, kolorez janzteko Ordizia.
(Puede haber caducado)