‘Kikarakada’, haur errefuxiatuen irribarrea bilatzeko proiektua
Eskuratutako dirua Lesbos uharteko ume etorkinen hezkuntzara bideratuko da
Diario de noticias de Gipuzkoa, , 31-10-2019‘Kikarakada’, haur errefuxiatuen irribarrea bilatzeko proiektua
Eskuratutako dirua Lesbos uharteko ume etorkinen hezkuntzara bideratuko da
SARA IBARGUREN – Jueves, 31 de Octubre de 2019 – Actualizado a las 06:04h
¡comenta!
Gaizka Izagirrek, Galder Izagirrek eta Oraitz Garciak ‘Kikarakada’ proiektua aurkeztu zuten atzo.
Gaizka Izagirrek, Galder Izagirrek eta Oraitz Garciak ‘Kikarakada’ proiektua aurkeztu zuten atzo. ( Javi Colmenero)
Gaizka Izagirrek, Galder Izagirrek eta Oraitz Garciak ‘Kikarakada’ proiektua aurkeztu zuten atzo.
Gaurtik aurrera salgai daude laranja koloreko kikarak Elkar dendetan.
DONOSTIA- Errefuxiatuen krisiak lau urte beteko ditu laster eta Lesbosen etorkinen iritsiera zifrak goraka doaz. Zaporeak elkartearen arabera, urrian 23.000 errefuxiatuk egin dute Turkiatik Lesbosera mugitzeko saioa. Azkenean, 7.000 izan dira Greziara iritsi direnak eta 15.000 pertsona Turkiako poliziak bidean geldiarazi dituenak. Egun, Greziako irletan 35.000 pertsona errefuxiatu baino gehiago daude “gatibu”.
Telebistaren aurrean horrelako berri txarrak ikusten ari zela, Galder Izagirre musikari eta argazkilariak krisi humanitario horri aurre egiten laguntzeko zerbait egin behar zuela pentsatu zuen. Horrela hasi zen Kikarakada proiektu solidarioa, Greziako Lesbos uhartean dauden errefuxiatuei hezkuntzarako azpiegiturak lortzeko baliabide ekonomikoak eskuratzeko asmoarekin.
Euskal Herriko zenbait haurri txokolatea jaten argazkiak atera-tzen hasi zen, “hori baita zoriontasunarekin lotuta dagoen elikagai unibertsala”, azaldu zuen Izagirrek atzo Donostian egin zuten aurkezpenean. Txokolatea hezkuntzaren metafora da proiektu honetan. “Munduan ez luke haurrik egon behar txokolate kikarakadarik hezkuntzarik gabe”, nabarmendu zuen.
Cuenta NÓMINA de ING. La cuenta para tu día a día, que te pide menos y te da más.
Te da tarjetas y transferencias gratis y en el día. Te da 2 días de descubierto gratis. Te da la opción de encender y apagar tus tarjetas. Te da la opción de abrir tu cuenta en 5 minutos. Te da la opción de cerrarla en un clic. Te da notificaciones al instante. Y te da mucho más…
…Saber Más…
Proiektua aurrera zihoala, Gaztezuloko Gaizka Izagirrek eta Zaporeakeko Oraitz Garciak bat egin zuten Kikarakada gauzatzeko. Hirurek Lesbosera bidaiatu zuten eta han ere txokolatada bat burutu zuten Moriako errefuxiatu kanpamenduaren kanpoaldean. Izagirrek bertako haurrei ere argazkiak atera zizkien txokolatea edaten zuten artean.
Kikarakadak proiektuko protagonista “elkartasun ikur” bilakatzea nahi duten kikara laranja da, salbamendu-txalekoen kolorearekin harremana duena. Euskal Herriko eta Lesboseko haurrei Izagirrek ateratako argazkiekin, euskal literaturarekin eta errezetekin osaturiko liburua egiteko dirua eskuratzeko jarri dituzte salgai kikara laranja horiek.
Euskal kulturan hiru “zutabe” diren elkartasunak, sukaldaritzak eta arteak bat egin dute liburuan. Euskal munduko hainbat idazle, bertsolari, kazetari eta musikariren testuak ageri dira bertan: Ane Irazabal, Harkaitz Cano, Fermin Muguruza, Miren Amuriza, Pello Reparaz, Ilaski Serrano, Xabier Madariaga edo Kike Amonarrizenak, beste askoren artean. Bestalde, Joseba Arguiñano, Anne Otegi, Pedro Subijana, Juan Mari eta Elena Arzak eta sukaldari gehiagoren errezetak ere biltzen ditu liburuak.
“Proiektu zirkularra da eta hau hasiera besterik ez da”, azpimarratu zuen Gaizka Izagirrek. Izan ere, Euskal Herrian hasi zen bertako umeen argazkiekin;txokolatada egiteko Lesbosera bidaiatu zuten eta berriz ere hona itzuli dira kikarak eta liburua osatzeko. Azkenik, objektu horien salmentatik lortzen duten diru guztiak Lesbosen amaituko du.
DIRU-LAGUNTZAKikarakadakproiektuaren bidez Greziako Lesbos uharteko haur errefuxiatuen hezkun-tza lagunduko dute. “Zehazki, bertako Pikpa eremu okupatuari eta Refugee 4 Refugees elkarteari bideratuko diegu diru guztia”, zehaztu zuen Oraitz Garciak. Gainera, 0 Kikarakadakanpaina jarri dute abian: kikara eta liburua erosteaz harago, proiektua diruz lagundu nahi dutenentzat kontu korronte bat ireki dute. Kontu korronteko zenbakia kikarakada.euswebgunean jarriko dute ikusgai.
Erronka moduan, 10.000 euro lor-tzea jarri zuten helburu eta orain arte 5.000 euro inguru lortu dituzte. “Argi utzi nahi dugu ez garela GKE bat eta denok egin dezakegula zerbait irudimenaren bidez”, azpimarratu zuen Galder Izagirrek. Proiektua aurrera eramaten lagundu nahi duen ororentzat kikara laranjak salgai daude, gaurtik aurrera, Elkar liburu-dendetan. Liburua, aldiz, Durangoko azokan aurkeztuko dute.
“Gabonak gerturatzen ari direla eta, elkartasun opari bat izan daiteke eta gonbita luzatzen diogu ideia horri heldu nahi dion pertsona eta enpresa orori”, adierazi zuten proiektuaren sortzaileek.
(Puede haber caducado)