Baionara bidean atxilotu zuten iheslari bat libre utzi dute, osasun arazoak direla eta
Berria, , 08-10-2019BORDELE. Joan den astean gizon bat atxilotu zuten Pauen (Okzitania), Baionara bidean zihoala. Nigeriatik ihes egindako gizon bat zen; 2016an alde egin zuen, homosexuala delako jasandako jazarpenagatik. Asiloa ukatu dio Iheslariak eta Aberrigabeak Babesteko Frantziako Bulegoak. Bordeleko atxikitze zentroan egon da egunotan. Les Bascos elkarteak jakinarazi duenez, osasun arazoak dituelako utzi dute aske.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)