Maltak 263 migratzaile hartu ditu, tartean 'Ocean Viking' ontzian dauden 36
Berria, , 22-09-2019VALLETA. Maltan 263 migratzaile porturatu zituzten atzo, lau operaziotan. Kostazainek hiru barku erreskatatu zituzten, eta horietan denera 227 iheslari zeuden; gero iritsi ziren Ocean Viking ontziko 36 migratzaileak. Beste 182 iheslari geratzen dira ontzi horretan, baina Maltak ez ditu hartuko, ez zituztelako bere uretan erreskatatu.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)