Migratzaileak
Mediterraneora abiatzeko baimena eskatu du Aita Marik
Italiako edo Maltako uretan laguntza humanitarioa ematea da SMH elkarteko ontziaren helburua. Baliteke baimenak migratzaileak erreskatatzeko muga bat ezartzea.
Berria, , 13-09-2019SMH Itsas Laguntza Humanitarioa GKEak gaur eskatu dio Espainiako Sustapen Ministerioari Pasaiako Portutik Mediterraneo itsasora jo ahal izateko baimena, Italiako edo Maltako uretan laguntza humanitarioa emateko lanetan jardun izateko —elikagaiak eramaten, nagusiki—.
Iñigo Mijangos SMHko presidenteak azaldu duenez, migratzaileak erreskatatzeko operazioetan parte hartzeko muga izango du, agian, datozen egunetan jasoko duten baimenak. Kasu horretan ere Mediterraneora joateko asmoa erakutsi du.
Ekainaren 30etik dago Aita Mari itsasontzia Pasaiako Portuan, eta amaitu berri dituzten konponketa batzuk egiten. Apiriletik ekainera bitartean Greziako errefuxiatuei laguntza humanitarioa ematen jardun zuen.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)