IRUDIA. BILBO
'Open Arms' ontziarekin elkartasuna
Berria, , 10-08-2019Bederatzi egun daramatzate Open Arms ontziak jasotako 122 migratzaileek itsasoan, herrialde batek jasoko dituen zain. Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak elkarretaratzea egin zuen atzo Bilboko Plaza Eliptikoan, 12:00etan, Italiako eta Maltako gobernuen «ezezko kriminala» salatzeko, eta estatuei eskatzeko migratzaile horiei harrera egiteko. Europako Batzordearen eta gobernu kideen «konplizitatea» salatu zuten, azalduz Europako herrialdeek «errefuxiatuen nazioarteko konbentzioak» urratzen dituztela.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)