'Sea Watch 3'-ko kapitainak Salvini salatu du, iraindu eta arriskuan jarri izanagatik
Berria, , 13-07-2019ERROMA. Carola Rackete Sea Watch 3 erreskate ontziko kapitainak kereila bat jarri zuen atzo Matteo Salvini Italiako Barne ministroaren aurka. Racketek «irain larriak egin» eta «delitu eginarazi» izana egozten dio politikariari, Lampedusan (Italia) 40 migratzaile zeramatzan ontzia lehorreratu ostean jaso zituen mehatxuengatik. Facebook eta Twitter sare sozialetako Salviniren orriak itxiarazteko eskatu du.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)