Donostian okupatutako etxean izaniko atxiloketak salatu dituzte
Berria, , 08-06-2019Elkarretaratzea egin zuten atzo Donostiako udaletxearen aurrean, Moraza kaleko eraikin okupatuko gazteei babesa agertzeko. Horko hiru kide atxilotu zituen Ertzaintzak asteazkenean, eta bi ospitalera eraman behar izan zituzten. Salatu zutenez, epailearen agindu gabe sartu ziren poliziak etxean, eta gogor egin zuten gazteak handik ateratzeko. Ordu batzuen buruan, berriz sartzeko baimena jaso zuten. Ustez kalean bizi da han egoten den taldea.
Donostiako Modahara taldeak eta Letaman gaztetxeak deitu zuten atzoko elkarretaratzera, gertatutakoa salatzeko eta eraikin horretan bizi diren gazteen duintasuna aldarrikatzeko. Arabiarrez, espainolez eta euskaraz idatzitako pankarta bat zabaldu zuten, Arrazismoaren aurrean elkartasuna antolatzen leloarekin. Pankartaren atzean, berriz, zauritutako gazteen argazkiak eta eraikin okupatuaren irudiak erakutsi zituzten.
(Puede haber caducado)