Emakumeen Birako gaurko etapa, Adunan

Diario Vasco, , 23-05-2019

Bigarren etapa izango du gaurkoa Emakumeen Birak. Irteera Adunako plazatik egingo dute txirrindulariek 15:00etan eta etaparen baitan beste lau aldiz igaroko dira herritik, Amasan helmugaratu aurretik. Aurten UCI World Tourraren baitan da Emakumeen bira eta Munduko emakume talde hoberenek parte hartuko dute. Txirrindulari lasterketa dela eta, goizeko 11:30etik 15:00ak arte ezingo da aparkatu herriguneko eremu guztian, Uztartzako aparkalekuan eta Amalkor kalean izan ezik. Gainera, 16:00etatik 18:00etara herriko errepideak guztiz itxita egotea gerta liteke. Irizarreko biribilgunetik, Ibaiondo eta Bulandegi poligonoetaraino guztiz itxita egongo da, baina Ertzaintza eta antolakuntza tarteetan Adunara igotzeko trafikoa irekitzen saiatuko dira.

Gaur 19.00ean ‘Ongietorri’ dokumentala eskainiko da Kultur Aretoan. Ikusentzunekoak 45 minutuko iraupena du eta 16 urtetik gorakoei zuzendua dago. Euskal Herrian dauden hainbat lekutako 25 errefuxiatu eta migratzaileen istorioak kontatzen ditu lanak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)