Hemeroteka Libération
Hitz ederrak
Berria, 19-05-2006Nicolas Sarkozyri dagokionez, «haustura» terminoa modu onean aplikagarri litzatekeen eremua Afrikari buruzko politika litzateke. De Gaullek 60ko hamarkadaren hasierako deskolonizazioaz geroztik kontinente beltzean ezarritako harremanen jarraipena pertsonifikatzen du Jacques Chiracek. Eredu hori, ñabardurak ñabardura, V. Errepublikako lehendakari guztiek aplikatu dute, eskuinekoek zein ezkerrekoek. Gurasokeriaren eta kolpe gogorren, garapenerako laguntzen eta esplotazio basatien arteko nahasketa bat izan da, ez beti sotila. UMPko lehendakaria, ordea, belaunaldi politiko berrikoa da, adiskidetasun franko-afrikarraren erretorikatik urteak dira hitz hutsez osatutako terminoa dela aldentzea aldarrikatzen duen belaunaldikoa.
Baina egoki iruditu zaio Bamakorako hegaldia egitea, Parisen immigrazio «hautatuaren» gaineko bere lege eztabaidagarria Afrikako biztanle gehienentzat zaplazteko gogor bat izan da bozkatzen den egun berean. Alderik onenean, hankasartze durduzagarria izan da; okerrenean, berriz, batere lasaigarria ez den harrokeria seinalea. «Afrikarako politika berria» iragartzera joan da, baina egoera horretan entzun ere egingo dioten… Plan honen gainean, afrikarrek gogoan dituzte gero ondoriorik ez duten hitz ederrak.
Ebidentzia bat baino gehiago da Frantziaren egungo politika afrikarra birbideratu beharra dagoela, eta premiazkoa da erreformari ekitea, Frantziaren eta Afrikaren arteko egungo desamodioa erabateko arbuio bihur ez dadin. Lionel Jospinek Afrikarekin buruz buruko harremanen inguruko lelo indartsu bat asmatu zuen: «ez injerentziarik, ezta indifierentziarik ere». Baina Jacques Chiracekin izan zuen bizikidetza politikoan, ez zuen borrokarik egin politika hori aplikatzeko.
Afrikarekiko «bestelako» politika bat asmatu beharra dago, eta, bereziki, bestelako politika bat aplikatu beharra dago. Eskuin muturraren botoak erakarri nahian immigrazioa eztabaidagai nagusi hartuta, ordea, Sarkozyk ez du bide egokia hartu. PIERRE HASKI
(Puede haber caducado)