Mugan hesia jartzeko AEBen erabakia gaitzetsi du Mexikok
Berria, 19-05-2006agentziak
Washington
Mexikoren eta AEB Ameriketako Estatu Batuen arteko mugan 595 kilometroko harresia eraikitzea eta 800 kilometroan langak jartzea onartu zuen atzo AEBetako Senatuak. Horretaz gain, hiru delitu txiki edo delitu larri bat egiteagatik zigortu dituzten etorkinei paperak lortzeko aukerarik ez ematea ere onartu zuen. Mexikoko Gobernuarentzat, ordea, lehen erabakia izan da larriena. Vicente Fox presidentearen eledun Ruben Aguilarren arabera, konfiantza eza adierazten du horrek, eta, beraz, halako harresi bat eraikitzea bi herrien arteko adiskidetasunaren kalterako izango da.
Datorren asteazkenean jarraituko dute Senatuan Immigrazio Legeari buruzko eztabaidarekin, eta orduan egingo dute bozketa ere. Lege hori erabat aldatuko duten itxaropena du Mexikoko Gobernuak, Estatu Batuetan dauden immigranteetatik gehienak herrialde hartatik joandakoak direlako.
(Puede haber caducado)