Grezian dago dagoeneko Aita Mari ontzia
Diario Vasco, , 23-04-2019Aita Mari itsasontzia heldu da dagoeneko Greziako Kios uhartera. Botikak, arropak eta bestelako giza – laguntza utziko du bertan eta jarraian Lesbos aldera abiatuko da. Han dagoeneko badute talde bat iheslariei osasun arreta eskaintzen diena, eta haiei laguntzea izango da Aita Mari itsasontziko ekintzaileen helburu nagusia.
Hasiera batean erreskate lanak egiteko asmoz ziren joatekoak Greziara, baina Espainiako Gobernuak ez die horretarako baimenik eman.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)