Tarajalen bizirik atera ziren bi iheslarik lehen aldiz deklaratu dute epaitegian
Berria, , 03-04-2019CEUTA. Tarajalgo tragediaren ostean lehen aldiz deklaratu dute epailearen aurrean bizirik atera ziren lekukoek. L.A-k eta H.K-k bideokonferentziaz eman zuten atzo lekukotza, eta adierazi zuten guardia zibilek ke poteak eta gomazko pilotak bota zizkietela. 2014ko otsailaren 6an, hamabost iheslari hil zituzten Ceutako hondartzan. Ikerketaren arabera, 56 guardia zibilek hartu zuten parte operazioan.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)