'10.301 elkartasun keinu' ekimena
Diario Vasco, , 27-03-2019Egun, pertsona migratzaileek etorkizun hobe baten bila Europara bidean jasan behar dituzten egoera latzen jakitun izanik, Oiartzungo herritar talde batek, apirila osoan zehar, kontzientziazio, sentsibilizazio eta solidaritate hilabetea antolatu du. «Gure helburua, herritarren artean gaiaren inguruko kontzientzia sortzeaz gain, oiartzuar herritar bakoitzeko euro bat biltzea da, hau da, 10.301 euro», adierazi du taldeak. Izan ere, hortik dator proiektuaren izena: ‘10.301 elkartasun keinu’.
Lortutako dirua, Itsas Salbamendu Humanitarioak (SMH) sustatutako Aita Maria Zubia itsasontziko proiektua diruz laguntzeko izango da. Itsasontzi horretako kideek, boluntarioki Libiar zonaldean dauden naufragoak erreskatatzen dituzte. Era berean, ‘Zaporeak’ proiektua babestuko dute, 2016ko martxoaz geroztik Grezian dauden pertsona errefuxiatuentzat janaria prestatz.
Dokumental emanaldiak, hi – tzaldiak, azoka solidarioak, janari bilketak, pintxo tertulia, bazkari solidarioa eta kontzertuak antolatuko dira apirilerako.
(Puede haber caducado)