Hezurbeltzak taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean Aita Mari aretoan

Sarrerak aurrez erosi daitezke, 10 eurotan, www.musikaze.com atarian edo aretoko atean 12 eurotan

Diario Vasco, EL DIARIO VASCO, 13-02-2019

Hezurbeltzak taldeak kontzertua eskainiko du ostiral honetan, hilak 15ean, 22:00etan Aita Mari aretoan.

Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. «Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena».

Jon Maia Soria bertsolaria taldeko abeslaria eta letragilea da, Gorka Hermosa akordeoilaria eta Jesus Prieto ‘Pitti’, berriz, gitarrajolea.

Musika ikuskizuna ikusteko sarrerrak https://entradas.musikaze.com atarian daude salgai 10 eurotan. Turismo bulegoan ez dira salduko, baina lehitalian ere erosteko aukera izango da 12 euroren truke. Aita Mariko ateak 21:30ean irekiko dira. Informazio gehiago: www.hezurbeltzak.com atarian.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)