Iruñea Harrera Hiriak deia egin du zubiak eraiki eta harresiak apurtzeko

Berria, , 06-02-2019

IRUÑEA. Iruñea Harrera Hiria ekinbideak ekintza sinboliko bat egin zuen atzo, migratzaile eta errefuxiatuei harrera egitearen alde. Dozenaka pertsonak Arrotxapeako zubiaren bi aldeak lotu zituzten, zubiak eraiki eta harresiak apurtzeko eskatuz. Ekintza sinbolikoan bildutakoek elkar besarkatu zuten, herrien arteko lotura irudikatzeko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)