Mexikora iritsitako migratzaileei bizileku baimena eskaini die AMLOk

Berria, , 19-01-2019

MEXIKO HIRIA. Arrazoi humanitarioak tarteko, migrazio politikak malgutu ditu Mexikoko administrazio berriak. Izan ere, Erdialdeko Amerikatik Mexikora iritsitako migratzaileei bizileku baimena eskaintzea erabaki du AMLO Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak. Horri esker, urtebetez egon ahal izango dute herrialdean, hezkuntza eta osasun zerbitzuetarako sarbidea izango dute, eta baimena berritzeko aukera emango zaie.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)