Open Armsek salatu du ez diotela uzten Bartzelonako portutik ateratzen

Berria, , 15-01-2019

BARTZELONA. Proactiva Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak salatu du Bartzelonako Itsas Kapitaintzak ez diola uzten hango portutik ateratzen. GKEren ontzia baimena jaso zain dago Libiako kostaldera joateko migratzaileak erreskatatzera. Itsas kapitaintzak «segurtasun arrazoiak» eman ditu baimena ukatzeko. Espainiako Sustapen Ministerioak esan du erabakia «administratiboa» dela.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)