Donald Trump Mexikoko mugara joango da ostegunean, hesia dagoen eremura

Berria, , 08-01-2019

WASHINGTON. Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea heldu den ostegunean joango da Mexikora. Sarah Sanders Etxe Zuriko bozeramaileak iragarri du agintaria «hegoaldeko mugara» joango dela. Mexikorekiko harresiaren finantzaketaren harira demokratekin dituen desadostasunak direla eta, administrazioaren zati bat itxita dago joan den abenduaren 22tik. Trumpek Mexikoko mugan hesi «eder bat» egingo zuela promestu zuen hauteskunde kanpainan, eta orain esan du porlanezkoa izan beharrean altzairuzkoa izango dela.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)