Marjinazioa
Diario de Noticias, 11-05-2006g URE gizartean, argi ikus daiteke askotan, arraza ezberdinetako pertsonak, ez direla beraien artean nahasten. Jendea, ez dago beste kulturetakoa den jendearekin ibiltzera ohituta eta horrela, ijitoak, hegoamerikarrak, arabiarrak… ez dira bertako jendearekin nahasten.
Kultura banaketa hau, beste kulturetako jendearekin ibiltzeko gogo falta eta beldurra dagoelako da. Horretarako arrazoi bat, besteek zer esango duten izan daiteke, hau da, Lizarrako neska edo mutiko batek, ez du ekuadortar batekin atera nahi, bere lagunek, klase – kideek edota gurasoek esan dezaketenagatik.
Horregatik, denok denekin ibili behar gara, baita beste kulturakoekin ere, bestela kulturen arteko marjinazioa emango baita. kultura ezberdinetako gazte nahiz helduak elkarrekin ibiltzen direla ikusten badu jendeak, hori izango da gehiengo batek egingo duena.
Kulturen arteko banaketa egotearen beste arrazoietako bat, askok, beste kultura bateko norbaitekin joatean, bere izaera aldatu egingo dela pentsatzea da. Egia da batzuk eragin kaltegarria izan dezaketela baina hori ez da beti horrela izaten, telebistak baitu honen errua, erakusten digun ikuspegi bakarrarengatik. Hala nola, ez dugu musulmanekin ibili nahi, denak Al – Qaedakoen modukoak direla uste baitugu telebistaren erruz. Hau dela eta, pertsona baten izaera begiratu behar dugu, nahiz eta bere kultura ezberdina izan. Adibidez, askoz jatorragoa izan daiteke musulman bat, aberats baten semea baino.
(Puede haber caducado)