Lapurdiko kostaldean 400 familia kanpora ditzakete

Gara, 10-05-2006

Lege berriarekin edozein atzerritar kanporatua izan daitekeela ikusita, Euskal Kostaldeko Musulmanen Elkartean diren 400 familia mobilizatzeko prest agertu dira. Elkarteko Ahmed Moufeken esanetan, Baionako magrebiarren komunitatea begiak irekitzen ari da. Horren azaltzeko adibide sinple bat jarri zuen: «Frantzian 20 urtez bizi den aita bat kanporatua izan daiteke. Sinpleki, lan egiten duen enpresak porrot egiten badu eta ixten bada, langabezian geldituko da eta orduan kanporatu egin dezakete», azaldu zuen Moufekek. -

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)