Migrazioak
'Inor ez da ilegala' aldarrikatuko dute zapatuan Gernikan
Berria, , 18-12-2018Busturialdera (Bizkaia) iritsitako etorkinen egoera salatu eta harrera «integrala» eskatuko dute larunbat honetan, Gernika-Lumon, eskualdeko harrera taldeak antolatutako mobilizazio batean. Instituzioek «euren ardura bere gain hartzea eta eskura dituzten baliabideak eskaintzea» nahi dute, eta nabarmendu dute «errefuxiatuek autonomia osoa ahalik eta azkarren edukitzera» bideratu behar direla neurriak.
Udazken hasieran Bilboko harrera sarea desegin zenean hartu zuen lekukoa Busturialdekoak. Eskualdeko udalekin «elkarlanean» aritu nahi dute: migratzaileen harrera kudeatzeko «bide orri» bat helarazi diete.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)