Iruzurra salatu zutenek ez dute paperik lortu oraindik
Harresiak Apurtuz koordinadorak legeak agindutakoa berehala betetzeko exijitu die Espainiako agintariei
Berria, 05-05-2006iñigo bilbao – BILBO
Atzerritarren egoera arautzeko iaz izan zen ezohiko prozesuan iruzur egin zietela salatu zutenek ez dute lortu oraindik behin – behineko lan baimenik. Espainiako Atzerritartasun Legearen arabera, baimena lortzeko eskubidea badute 60 atzerritarrok maula egileak salatu eta agintariei iruzurrak indargabetzen lagundu dituztelako.
Harresiak Apurtuz koordinadorak hartu du 60 langileon defentsa eta eurak dabiltza Espainiako Gobernuak Bizkaian duen ordezkariarekin harremanetan. Joan zen otsailaren 2an eskatu zituzten langileontzat paperak eta alde guztietatik berba politak izan badituzte ere, ez dute oraindik ezer lortu. «Kezkaturik gaude prozesua asko luzatzen ari delako».Salaketan akusazio partikular bezala aurkezteaz gainera, koordinadorak abokatua lortu die langileoi. Salaketak bildu eta auzitara jotzea bai baina elkarteak ez daudela herritarrei abokatua jartzeko esan dute, eta Immigrazio Zuzendaritzari eskatu diote hori bere gain hartzeko.
(Puede haber caducado)