Migratzaileak mugetan atzemateko poliziak jarriko dituzte Bilboko portuan
Berria, , 23-10-2018BILBO. Bilboko portuko «presio migratorioari» erantzuteko, Espainiako Poliziak mugetan etorkinak atzemateko duen brigadako unitate bat igorriko du bertara. Santanderren (Kantabria, Espainia) eman zuten atzo neurriaren berri, hango portuarekin elkarlanean arituko baitira. Migratzaileak Bilboko portuan sar ez zitezen, harresi bat eraiki zuten iaz, baina aurreratzean poliziak ere arituko dira portuaren inguruetan; ontzietako sarbideak ere gehiago kontrolatuko dituzte.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)