ekografiak P Fermin Etxegoien

Alemania

Berria, 03-05-2006

Etorkinek hiriko tabernak betetzen dituzte orain futbol-partidak telebistaz ikusteko. Telebistarik ez daukaten etxebizitza askoko hiri batean bizi gara orain menturaz. Gure auzoko beltzek, adibidez, Bartzelona suportatzen dute, Bartzelona futbol-taldea maite dute gainerako talde guztien gainetik, eta Eto’o jokalariaren ziztada bakoitzarekin saltoka hasten dira Bere-Bar tabernako aulki xumeen gainean.

Partida-egun handi hauetan, Bere-Bar tabernako publikoa kaletik ikusitaÉ Tintin en el Congo-n ageri zen zinema-aretoarekin gogoratzen naiz. Tira: arrazakeria kulturala da, edo bestela biologikoa da, edo biak, edo batek daki. Gauza bakarra esango dut: pentsamenduak baino azkarrago egiten du korrika arrazakeriak!Baina berdin gertatzen da hiriaren alde burges hurbilekoan ere, Cantalojas zubitik pasa eta hortxe bertan, berehala. Horratx taburete baten gainean exerita ageri den indiecito beltzaran ile-motza! Taberna degustación burges horren espazioaren barruan, gorputzez txikiegi ageri zaigu gizona. Handiegi, berriz, taburetea zein bizkarra apoiaturik berak daukan pintxoz beteriko barra altua. Baina indiezitoa pintxoei bizkarra emanda dago eta bertako pintxorik ez duela kontsumitu diosta barne mintzo berehalakoak, lehen aurkeztu dizuedan apupilo berberak.Riquelmek penaltya kanpora botatzen ikusi duenerako, nire auzoan nengoen jada, hiriko alde burgesari bizkarra emanda ni neu orain. Bere-Bar tabernarantz ailegatzean Barça dago orain pantailan, eta Arsenal. Hogeita lau ordu behar izan ditut lau kale hauek zeharkatzeko! Lepo dago taberna, gure auzoko gizon beltzek Barça maite dutelako gainerako talde guztien gainetik.Koloretako telebista hasi zen garaiaz akordatu naiz bat-batean. Koloretako telebistak saltzen hasi zirenean, dendetako eskaparateen atzea nola jarri ohi ginen nire herriko umeok zein helduok ere. Adibidez, orduko Mundialetako futbol-partidak telebistan ikusi ahal izateko koloreetan. Demagun Alemaniako Mundialetako futbol-partidak 1974. urtean.