DONOSTIA

Bakarrik dauden etorkinentzako baliabide gehiago

Berria, , 05-10-2018

DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak baliabideak «indartuko» ditu bakarrik dauden migratzaile adingabeentzat. Hala jakinarazi du Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak, komunikabideetara bidalitako ohar batean. Adierazi du Gipuzkoan egonaldia egin duten edo geratu diren migratzaile adingabeen kopurua «asko» handitu dela uda honetan, eta haiek artatzeko aldundiak duen larrialdi zentroaren okupazioaren eguneko batezbestekoa 55 lagunekoa izan dela. Hori txiki geratu da, eta beste bat irekitzeko asmoa agertu du. Jakinarazi du, halaber, apiriletik sei zentro ireki dituztela babesgabe dauden adingabeentzat.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)