Migratzaileei harrera egiteko sare bakarra eta publikoa egon dadila proposatu du EH Bilduk
Gara, , 06-09-2018Euskal Herrira heltzen diren migratzaileei harrera egokia egiteko Kultur Aniztasun eta Migrazio Zuzendaritza sortzea proposatu du EH Bilduk. Uda honetan gertatutakoak egungo gizarte zerbitzuen sistemaren «gabeziak» agerian utzi ditu indar abertzalearen iritziz. Erakundeak inprobisatuz eta koordinaziorik gabe aritu direla uste du.
«Harrera integral, ordenatu eta kalitatezko bat eskaintzeko modu bakarra gizarte sistemaren barruan da», nabarmendu dute.
Migrazio politika «sendoak» aldarrikatu ditu EH Bilduk, «hezkuntzan, osasunean, enpleguan…». Gizartean migratzaileen harrerarako kultura indartu behar dela ere uste dute bi ordezkariek. «Politika horrek, adibidez, ondo definitu beharko luke herri honek ez duela onartzen Irunen bezala pertsonak beroan kanporatzea».
EH Bilduko kideek nabarmendu dute, bestealde, herritarrak izan direla erakunde publikoek migratzaileen harrera egiterako orduan utzi dituzten hutsuneak bete dituztenak. «Eskerrak emateaz gainera, zoriondu egin behar dira».
(Puede haber caducado)