Zenbaki bat
Diario Vasco, 29-04-2006Fermin deitzen da, hamasei urte ditu eta Santo Domingon bizi da, Dominikar Errepublikan. Gurasoen etxetik alde egin zuen eta orain kalean bizi da cd – ak eta eguzkitako betaurrekoak saltzetik. Garai batean eskolara joaten zen, ingelesa ikasten hasi zen, judoan ere aritu zen eta errementaritza modulu batean eman zuen izena. Baina, egun batean, cédula deitzen dutena eskatu zioten, hemen nortasun agiria bezala ezagutzen dugun identitate txartela. Ferminek ez dauka cedularik, ondorioz, ez da existitzen, beraz, eskola, ingelesa eta judoa utzi egin behar izan zituen. Dominikar Errepublikan, milaka eta milaka bizilagun bizi dira existitu gabe. Beraien izen eta abizenak ez daude inongo erroldatan. Jaio zirenean gurasoek ez zituzten inon erregistratu eta, erregistratua ez dagoena ez da existitzen.
Hemen dozenaka aldiz kexatu izan gara nortasun agiria dela eta, kreditu txartelak, travel delakoa . Erabat «fi – txatuta» omen gaude. Gure izen – abizenak, adina, lanbidea, helbidea eta aurpegia Estatu osoko hainbat eta hainbat ordenadoretan daude. Amorratu egiten gara postontzian ezagutzen ez dugun enpresaren batek gure izen eta abizenean, oharren bat edo, besterik gabe iragarkiren bat bidaltzen digunean. «Fitxatuta» egotea askatasuna galtzea dela iruditzen zaigu. Zenbaki bihurtzen gaitu sistemak eta zenbakiak ho – tzak dira, inpertsonalak. Nik Jasone izan nahi dut eta ez, 7257 ..
Fermin, aldiz, ez da existi – tzen ez daukalako zenbakirik. Berak zenbakia eduki nahi luke. Orain preso bizi da nahi eta ezinean. Aske sentitzeko lehen pausoa besteen aurrean existitzen zarela jakitea da eta Fermin, gaur egun, ikusezina da. Paradoxikoa.
(Puede haber caducado)