Clarken dimisioa eskatu dute, mila gaizkile atzerritar egozteko aukera ez aztertzeagatik
Berria, 27-04-2006agentziak – LONDRES
Erresuma Batuan, delitu larriengatik zigortutako atzerritarrak deportatu egiten dituzte zigorra betetzen dutenean, edo behintzat herrialdetik kanporatzeko aukera aztertzen dute. Barne ministro Charles Clarkek, ordea, 1.023 gaizkile atzerritar aske utzi zituen iaz, haiek kanporatzeko aukera aztertu ere egin gabe, eta beraz, gerora aurkitu ahal izateko haien daturik jaso gabe. Aske utzitakoen artean daude hilketaz akusatutako lau, bederatzi bortxaketaz akusatutakoak eta bost pederastiaz akusatutakoak. Hori dela eta, oposizioak Barne ministroaren dimisioa eskatu du.
Clarkek berak onartu duenez, Barne Ministerioan joan zen udan konturatu ziren egindako akatsaz. Baina hala ere, beste 288 preso atzerritar gehiago utzi zituzten aske. Bestalde, epaileek jada agindua zuten 160 preso ohi deportatzeko agindua. Orain arte, 107 aurkitu dituzte. Iazko urte amaieran Clarkek dimisioa eman zion Erresuma Batuko lehen ministroari, baina hark ez zion onartu.
(Puede haber caducado)