Madrilek eta Berlinek diru gehiago eman nahi diote Marokori mugak zaintzeko

Berria, , 12-08-2018

MADRIL. Angela Merkel Alemaniako kantzilerra Espainiara joan zen atzo Pedro Sanchez presidentearekin elkartzeko. Ekainean egin zuten bien arteko lehen bilera, Berlinen, Sanchezek kargua hartu eta gutxira. Atzo migrazio politika izan zuten mintzagai nagusi. Sanchezek eta Merkelek esan zuten saiatuko direla Marokori Europako Batasuneko funtsetatik diru gehiago ematen, «mugak kontrolatzen eraginkorrago» izan dadin herrialde hori.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)