Euskal Herriko ordezkaritza Atenasen izango da maiatz hasieran

Berria, 25-04-2006

asier iturriagaetxebarria – BILBO

Europako Gizarte Foroaren laugarren ekinaldia egingo dute Atenasen (Grezia) maiatzaren 3a eta 7a artean. Bertan Euskal Herriko ordezkaritza izango da, Europa azken urteetan hartzen ari den norabidea aztertzeko eta proposamenak egiteko.

ELA, ESK eta EILAS sindikatuak eta Harresiak Apurtuz, esate baterako, Anitza izeneko taldean batu dira, eta sei mintegi antolatu dituzte. Bertan, gizarte bazterketa, hizkuntza, politika neoliberalak eta bestelakoak aztertuko dituzte. Horrez gain, Askapenaren inguruan beste hainbat talde batu dira, eta Euskal Herriko gizarte eta politika egoera azaltzen ahaleginduko dira.Europako Batasunean politika neoliberalek egin dituzten «erasoak» salatzeko eta egoera horri aurre egiteko sareak sortzea izango da Europako Gizarte Foroaren helburu nagusia. Azken egunean, batzarra egingo dute Atenasen bildutako guztiek, elkarlana sustatzeko asmoz.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)