Italiak hamabi itsasontzi emango dizkio Libiari
Berria, , 04-07-2018Italiako Gobernuak hamabi ontzi emango dizkio Libiari datozen egunotan, Mediterraneoan «giza trafikoa borrokatzen» laguntzeko. Hala iragarri zuen atzo Erromak, eta helburua litzateke Libiako kostazainen «operazio lanak indartzea»; ontziak emateaz gain, horien mantentzeaz arduratuko da Italiako gobernua —urtea amaitu arte—. Bi herrialdeen arteko akordioaren arabera, Italiak Libiako kostazainak ere «entrenatuko» ditu.
Egun berean jakinarazi zuten Libiako kostazainek 279 migrante aurkitu zituztela Mediterraneoan. Kostazainen eledun Ayub Qasemen arabera, denak Libiara eraman zituzten: «Hiru ontziak hondoratzen hasiak ziren; hamalau herrialdetako pertsonak zeuden han».
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)