Aske utziko dute atzerritarrentzako zentro itxi batean dagoen gasteiztarra
Berria, , 23-06-2018GASTEIZ. Omar, atzerritarrentzako Bartzelonako zentro itxian sartutako Gasteizko bizilaguna, aske utziko dute. Epaileak aintzat hartu du defentsak aurkeztutako helegitea. Notario akta baten bidez, gizona Gasteizen sustraitua zegoela egiaztatu dute haren bizilagunek, eta epaileak kontuan hartu du. Duela hamar egun udaltzaingoak atxiki zuen, eta Espainiako Poliziak Bartzelonako zentrora bidali zuen.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)