Trumpen dekretuak ez du argitzen noiz elkartuko diren familiak

Berria, Ander Perez Zala, 22-06-2018

Mexiko eta AEB Ameriketako Estatu Batuen arteko mugan hainbat familia bereizi dituzte egunotan, Donald Trump AEBetako presidentearen aginduz. Neurri horrek sorturiko haserreak eraginda, atzera egin zuen AEBetako presidenteak, eta herenegun dekretu bat sinatu zuen errealitate hori amaitzeko.

Ordea, azken erabaki horrek ez du argitzen noiz eta nola elkartuko dituzten 2.400 adingabeak beren senideekin; elkartze horiek gertatzeko lan egin dezala, eskari hori egin zion Trumpek bere lantaldeari, AEBetako presidenteak atzo jakinarazi zuenez, baina ez zuen eman xehetasun gehiagorik.

Trumpek bereizketak amaitzeko dekretua sinatu zuen arren, migrazioari buruzko bi lege proiektu aurkeztu zituzten errepublikanoek atzo, baina lehenaren bozketan ez zuten behar adina boto lortu; beraz, bigarrenaren bozketa atzeratzea erabaki zuten.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)