Migrazio politiken aurkako karabana bat antolatu dute

Berria, , 25-03-2018

BILBO. Apirilaren 28an, 29an eta 30ean Euskal Herria zeharkatuko du Mugak zabalduz izeneko karabanak. Iheslarien eskubideen alde diharduten Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformek antolatuko dute, eta Europako Batasunak urteotan izan dituen migrazio politikak salatzea izango du helburu. Bertako erakundeei konpromisoak eskatu nahi dizkiete iheslarien alde.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)