Xenofobiaren arriskuez abisu eman dute Iruñean

Berria, , 25-03-2018

IRUÑEA. Hilaren 21a arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna izan zen, eta mobilizazio ugari egin dira horrekin lotuta aste osoan. Atzo manifestazio bat egin zuten Iruñean; Europan hedatzen ari den xenofobia salatu zuten. Gaur eguerdian martxa bat egingo da Donostian: etxeko langileen eskubideen inguruan ardaztuko dute. Gipuzkoa plazatik aterako da.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)