Helena Malenori eta Daniel Barenboimeri emango dizkiete 2018ko Gernika sariak

Berria, , 16-02-2018

GERNIKA-LUMO. Helena Maleno kazetari eta ikerlariarentzat eta Daniel Barenboim musika zuzendariarentzat izango dira Bakearen eta Berradiskidetzearen 2018ko Gernika sariak. Epaimahaiak saritu du Malenok iheslarien alde egindako lana, haien giza eskubideen urraketak salatuz. Barenboim hautatu dute «demokraziaren eta bakearen alde erakutsitako konpromiso unibertsalagatik». Apirilaren 26an banatuko dituzte sariak, Gernikako bonbardaketaren urtemugan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)