Yemengo kostaldean 30 errefuxiatu hil dira gutxienez, ontzia hondoratu ostean

Berria, , 27-01-2018

SANA. Yemengo kostaldean izan da azken tragedia. Adendik Djibutira bidean zihoan ontzi bat itsasoan uzkaili zen, antza, zeharkaldia antolatu zuten trafikatzaileak tiroka hasi ostean. Ontzian 152 lagun zihoazen, eta bizirik atera zirenek emandako lekukotzei esker jakin da zehazki zer gertatu zen. NBE Nazio Batuen Erakundeak gogor salatu du gertatutakoa, eta adierazi du zorrotz ikertuko duela.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)