Bizikidetzarako plana martxan da Gipuzkoan
Berria, , 23-01-2018DONOSTIA. Aniztasuneko Bizikidetzarako Foru Plana aurkeztu zuen atzo Gipuzkoako Aldundiak. Gipuzkoaren kohesio sozialaren «oinarrizko printzipio» bihurtu nahi dute diskriminaziorik eza. Horretarako, aniztasuna ikusarazi nahi dute, eta diskriminazio mota guztiei batera aurre egin: etnia, jatorria, sexu orientazioa, generoa, arauz besteko funtzionaltasuna eta aldi baterako diskriminazioak.
Mendebaldeko herrialdeetan aniztasuna gero eta handiagoa da, eta «kohesio sozialak, ongizateak eta aukera berdintasunak» behar dute etorkizunerako oinarri, aldundiaren esanetan. Horretarako, Gipuzkoan «oinarri sozioekonomiko egokia» dagoela uste dute.
Diskriminazio mota guztiei plan berarekin aurre egiteko arrazoia «aniztasun multipleei» aurre egitea da. Bi urte iraungo du planak, eta ikerketa, prebentzioa eta sentsibilizazioa izango ditu zutabe nagusiak, eta elkarlana sustatuko dute gainontzeko erakunde publikoekin eta gizarte eragileekin.
Aldundiak azaldu du Gipuzkoan ez dela agertu aniztasunaren aurkako jarrerarik. Hala diote azken ikerketek, baina badira ñabardurak. Esaterako, etorkinen inguruan, tolerantzia maila aldatu egiten da jaioterriaren eta erlijioaren arabera.
Planaren lehen kanpaina abian jarri dute jada, eta gazteengana iristea izango dute helburu nagusia.
(Puede haber caducado)