Herrikortasuna indartu eta herriaren etorkizuna bermatzeko bilerak
Hilaren 20an eta 27an goizean egingo dira udaletxean, 2017ko balantzea egin eta etorkizuneko oinarriak definituko direlarikHerritarrei deialdia luzatu die Udalak saioetan parte har dezaten
Diario Vasco, , 17-01-2018Bada urte bete Ezkiok bakarrik jarraitzen duela bere bidea, Itsasoren desanexioaren ondoren, eta hemendik aurrera ere herri bizi bat izaten jarraitzeko asmoz, gogoeta egin eta herritarrak bildu nahi izan dira guztien artean etorkizunari begirada bat botatzeko. Herrikotasuna indartu eta herriaren etorkizuna bermatzeko asmoarekin bi bilera antolatu dira, hauek hilaren 20an eta 27an aurrera eramango direlarik.
Herritarrei deialdia luzatu die Udalak, hilabete honetan aurrera eramango diren gogoeta saioetan parte har dezaten. «Desanexio prozesuaren ondoren, herri bezala ditugun erronka nagusien inguruko hausnarketa kolektiboa egin nahi dugu.», diote Udaletik.
Honetarako bi saioa antolatu dira, hilaren 20an eta 27an, goizeko 10:00etatik aurrera biak, herriko Udaletxean. Lehenengoan 2017. urtearen balantzea eta balorazioa egingo da; eta hilaren 27an, herriaren izaera definituko duten oinarri nagusien gaineko eztabaida aurrera eramango da. «Nolako herria nahi dugu? Nola bultzatuko dugu? Euskara, natur ingurunea, industria, genero berdintasuna, aniztasuna, auzolana… hainbat dira erantzuteko dauden galderak, hala ere, asmoa da pausoz pauso eztabaidari guztion artean hasiera ematea, etorkizunerako mugarri garrantzitsuak izango diren erronkak adostuz», diote Udaletik.
Ezkioko herritar guztiei zuzendutako batzar irekiak izango dira hauek, bertan bakoitzak bere iri – tziak, galderak edo zalantzak elkarbanatzeko aukera izango du, baita gainontzekoenak entzuteko ere.
«2016ko azararoan Zerainen, ‘Etorkizuneko herri txikiak’ izenburupean egindako kongresua amaituta eta abenduan Gipuzkoako Foru Aldundiak Ezkio eta Itsaso bi herri izatea onartu ondoren, Ezkion gogoeta fase bati hasiera eman genion. Zerainen osatutako adierazpenak dion bezala, guk ere herri txiki bizia nahi dugu, herri bizia eta bizitzeko modukoa. Herri – bizitza duten herrietan sinisten dugu; lanbidea izateko aukerak sortzen dituztenetan; naturarekin errespetuan bizi diren herrietan; eta hau guztia bultzatzen duten komunitate kohesionatuetan», diote Ezkioko talde dinamizatzailetik.
Egoera honetan, eta Ezkio herri txiki berri bat dela kontutan izanik, galdera bat jarri nahi izan dute mahai gainean: «zer egin dezakegu ezkiotarrok gure herritartasuna indartu eta gure herriaren etorkizuna bermatzeko?Ezkio, giza – talde edo komunitate txikiagoz osatutako komunitate bezala ikusten dugu. Landa ingurunean kokatua, baina industrigune asko dituen herri txiki bat. Komunitatearen ikuspegiko lan kolektiboa horretarako ezinbestekoa iruditzen zaigu komunitate txiki bakoitzaren lan ildoetan oinarrizko printzipio batzuk adostea, denok oinarri horien gainean herria eraiki – tzen jarrai dezagun», azaltzen dute.
Oinarriak ugariak izan daitezke baina batzuk definitu nahi izan dira dagoeneko: komunitate bizia, ani – tza eta kohesionatua lortzea; belaunaldien arteko lotura mantentzea; hizkuntza, Euskera izango duen herria izatea; natur ingurunearekin oreka mantentzea; ekonomiari garrantzia emango dion herria izatea; genero berdintasuna bermatzea; edo auzolana bultzatuko duen herria izatea. «Printzipio hauek ekar dezakete komunitate bakoitzak izango dituen plangintzetako ekintzek herri ikuspegia izatea, beste komunitate batzuen dinamikarekin lotura izatea, belaunaldien arteko harremana mantentzea, euskara lehenestea, ongizate soziala lortzea, ingurumenarekin lotura izatea eta genero ikuspegia ere lantzea besteak beste», batzorde dinamizatzailetik. Hau guztia lortzeko beharrezkoa ikusten dute komunitate txiki bakoitzaren inplikazioa eta gai honi buruz egin dezakeen gogoeta. Herritarren parte hartzera animatu nahi da, «denon artean lanketa aberasgarriago bat egin eta gure herri bizitzaren eta aurrera begirako ekintzetan oinarri izango diren printzipioak adosteko», azaltzen dute.
(Puede haber caducado)