Araban, etorkin adingabeen zentroan, leku baino gazte gehiago dago
Berria, , 13-01-2018Arabako Diputazioak aitortu du Bideberrietako etorkin adingabeen zentroa gainezka dagoela: 15 gazterentzako lekua dauka, eta, egunotan, 23 bizi dira. Hala ere, Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen diputatuak esan du egoerari «aurre egiteko gai» direla.
Ahal Dugu-k Arabako Batzar Nagusietan azalpenak eskatu dizkio Olabarrietari. Joan den urrian eta azaroan zentroko langileek egindako kritikak ekarri dituzte gogora: gainezka zeudela esan zuten. Diputatuak erantzun du hamar behargin berri ipini zituela diputazioak. Ordura arte 47 ziren.
Bideberrietako zentroan lehen harrera egiten die foru aldundiak. Ondoren, 15 lekuko beste modulu batera pasatzen dira, gizarteratze prozesua hasteko. Azkenik, zaintzapeko etxeetara eroaten dituzte; une honetan 11 adingabe daude etxeotan.
(Puede haber caducado)