AEBetan, 250.000 salvadortar babesik gabe
Berria, , 09-01-2018Ameriketako Estatu Batuetan TPS Behin-behineko Babes Estatusa zuten 250.000 salvadortarrek jaioterrira itzuli beharko dute datorren urteko iraila baino lehen. Donald Trump presidentearen migrazio politika zorrotzaren azken ondorioa da. Neurriak kritika gogorrak ekarri ditu, baita errepublikanoan artean ere. Nikaraguako eta Haitiko herritarren aurka neurri bera hartu zuen Trumpek. Hondurasko herritarren estatusa, berriz, sei hilabetez luzatu zuen.
Salvadortarrek, berez, hemezortzi hilabete izango dute euren egoera erregularizatzeko; bestela, deportatu egingo dituzte. Askok 20 urte zeramatzaten Estatu Batuetan.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)