Gutxienez 69 pertsona hil dira ontzi bat hondoratuta
Berria, 07-04-2006erredakzioa
Djibutiko kostaldetik ehun metro ingurura ontzi bat hondoratu eta gutxienez 69 pertsona hil eta 26 zauritu ziren. Iturri ofizialen arabera, hogei lagunek desagertuta jarraitzen dute. Herrialde hartako albiste agentzien arabera, 236 bidaiari zihoazen ontzian eta horietatik 122k kostaldera iristea lortu zuten; igerian batzuek, eta erreskate taldeen laguntzarekin besteek. Hala ere, Djibutiko Barne ministro Yassin Elmi Bouhren arabera, ez dago bidaiarien zerrendarik, eta beraz, ez dago argi zenbat ziren eta zenbat desagertu diren.
Ontzia Djibutiko portutik irten zen eta Tadjourara zihoan. Hiriburura zihoazen bidaiariak, ekitaldi erlijioso batzuetara. Iturri ofizialen arabera, ontzia ehun bidaiari inguru eramateko zegoen prestatua, eta beraz, gehiegizko pisua izan daiteke hura hondoratu izanaren arrazoia. Agintariak gertatutakoa ikertzen ari dira. Lehen aldia da horrelako zerbait geratzen dela Djibutin.
(Puede haber caducado)