Lau udal etxebizitza, errefuxiatuei babesa emateko
Berria, , 12-12-2017IRUÑEA. Lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo Iruñeko Udalak eta CEAR Iheslariak Laguntzeko Espainiako batzordeak. Horren arabera, udalak Arrosadia auzoko lau etxebizitza utziko dizkio erakunde horri, asilo eskaera egiten duten errefuxiatu eta iheslariei babesa emateko xedez. Iragan uztailaren 4an, Iruñeko udalbatzak harrera hiri izendatu zuen hiriburua; konpromiso horren segida da atzoko ituna.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)