Iheslariak hartzeko politiken aldeko Alemaniako alkate bati eraso egin diote

Berria, , 29-11-2017

BERLIN. Altena Alemania mendebaldeko herrian iheslariak hartzeko politikak hauspotzen ditu Andreas Hollstein alkateak (CDU). Bada, horrekin ados ez, eta gizon batek eraso egin zion herenegun, labana batekin, eta zauria egin zion lepoan. Atxilotu dute ustezko egilea, eta fiskaltzak jakinarazi du atxilotuak aitortu duela eraso egin ziola ez dagoelako ados alkateak ehunka iheslariri onartutako asilo eskaerekin.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)