ZINEXIT ZINE ERAKUSTALDIARI ESKER

Bilboko Udalak errefuxiatuen arazoa azalduko die DBHko 900 ikasle ingururi

Deia, DEIA, 04-11-2017

Bilboko Udalak ondoz ondoko laugarren urtez Eusko Jaurlaritzak
antolatutako Zinexit Elkarbizitzaranzko Zine Erakustaldian parte hartuko
du, aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako BOSA!
Programaren eskutik. Erakunde bien arteko lankidetzaren bidez lortu nahi
da bakearen eta bizikidetzaren aldeko ahaleginak batzea.

BILBAO. Guztion giza eskubideak errespetatzea, jatorriko kultura edo herria zein den kontuan hartu gabe. Horixe da Udalaren ekimenaren helburu nagusia; hain zuzen ere, Zinexit Elkarbizitzaranzko Zine Erakustaldia baliatuko dugu DBHko 1. 2. eta 3. mailetako ikasleek eta irakasleek hausnartu eta gaia azter dezaten.Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak bultzatuta, zine erakustaldia azaroaren 6tik 9ra bitartean izango da Azkuna Zentroko Golem zinema – aretoetan. Aurten, migrazioa eta gerratik, miseriatik eta injustiziatik ihesi doazen pertsonen arazoa izango da ardatza, hori guztia begirada eta ikuspegi desberdinetatik.Horiek horrela, zinema erabiliko da berriro lan – tresna moduan, dibertsitate soziokulturalari buruzko hausnarketa bazterkeria saihesteko asmoz egiteko eta etorkinei buruz hedatzen diren eta bizikidetza eta giza eskubideak arriskuan jartzen dituzten estereotipoen eta aurreiritzien eragina aztertzeko.Ekimen hau Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan dago; garapena eta bizi – kalitatea nagusi diren Bilbo kohesionatu eta berritzailearen alde lan egiteko Udalak duen konpromisoa da.MATERIALA ETA EMANGO DIREN FILMAKGuztira, Bilboko bederatzi ikastetxetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1., 2. eta 3. mailetako 861 ikaslek eta 40 irakaslek parte hartuko dute ekimen honetan, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bakearen, elkarbizitzaren eta giza eskubideen alde egiteko antolatu duten ekimenean.Emanaldien aurretik material didaktikoa emango zaie, ikasleei filma hobeto ulertzen laguntzeko eta etekin handiagoa ateratzeko geletan.Aurtengo edizioan, film hauek aukeratu ditugu ikastetxeetako ikasle eta irakasleentzat:COUNTER ACT (Head eta Jon Affolter, Kanada, 2016. 16’)Counter Act filmak 60ko hamarkadan Estatu Batuetan giza eskubideen alde izandako aldarrikapen ez bortitzetara hurbiltzen gaitu.GURUGÚ (Telmo Iragorri, Maroko, 2016. 9’)Gurugú dokumental laburrak izen bereko mendian dauden migranteek jasaten dituzten bizi – baldintza gogorrak erakusten dizkigu. Protagonistak, ezinbestean eta eguna joan eguna etorri, Melillako mugako hesiak gainditzeko aukeraren zain daude.LA NIÑA BONITA (Julieta Cherep, Espainia, 2017. 28’)Siriatik kanporatu edo ihes egin eta Greziako errefuxiatu eremu batean bizi diren pertsonen egoera azaltzen digu La niña bonita filmak. Horietako asko familiarik barik dago, dokumentalaren protagonista, kasu, eta luzaro itxaron behar du aitarekin elkartu baino lehenago. ACNUR – ek babestutakoa da.17 AÑOS JUNTOS (Javier Fesser, Espainia, 2016. 15’)Umore ukituz kontatzen digu filmak Espainiako bikote baten eta Hego Ameriketako bikote baten arteko elkarbizitza.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)