Aurten 250 bazkari antolatu nahi ditu SOS Arrazakeriak
Berria, , 31-10-2017DONOSTIA. Kanpotik etorritako eta bertako familiak bazkaltzen elkartuko ditu aurten ere SOS Arrazakeriaren Bizilagunak egitasmoak. Azaroaren 19an izango dira hitzorduak, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 250 bazkari antolatzea espero dute sustatzaileek; iaz, 2.615 pertsonak —547 sendik— hartu zuten parte 235 bazkaritan. Gogoratu dute egitasmoa «tresna eraginkorra» dela «aurreiritziak desegiteko eta harreman sareak sortzeko».
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)