Bilboko Portua horma bat hasi da eraikitzen, errefuxiatuei bidea zailtzeko

Berria, , 07-10-2017

Horma bat eraikitzen hasi dira Bilboko portuan, Portsmouthera doan ferrya abiatzen den eremu berean. Udan dozenaka errefuxiatu saiatu dira ferryan Erresuma Batura joaten. Zierbenan kanpalekuetan egoten ziren zain, oihalezko kanpadendetan. Irail erdialdean, Poliziak identifikatu zituen kanpalekuko errefuxiatuak. Bilboko Portuak erabaki du horma bat jartzea, errefuxiatu horiek ferryra sartzea eragozteko. Adierazi du behartuta dagoela segurtasuna bermatzera. «Sarrerako neurriak indartzea erabaki da, sumatu baita oraingoak ez direla nahiko eraginkorrak».

Errefuxiatuei eragingo die neurriak, baina portuak nabarmendu du beste norbaiti eragingo balio ere berdin egingo lukeela: hormak jarriko lituzkeela «portuko beste edozein lekutan, sartzen saiatzen direnak nazionalitate batekoak edo bestekoak izan».

Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrera eraman du gaia: Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko sailburuaren agerraldia eskatu du —harenak dira portuen gaiak—, eta interpelazioa egingo dio Iñigo Urkullu lehendakariari.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)