Zirrikituetatik begira

Probisionala

Deia, Pilar Kaltzada, 26-09-2017

gURE irakasle zahar batek askotan errepikatzen zuen leloa akordura etorri zait: “Oso litekeena da probisional sortzen dena betiko bihurtzea”. Erdipurdi egindako lanak nola edo hala justifikatzen saiatzen ginenean esaten zuen, eta horrela ikasi genuen behin egindako akatsa behin eta berriro errepikatzeko joera izaten dugula. Giza – patua omen da.

Nazio Batuen erakundeak Bigarren Mundu Gerraren ondorioak kudea – tzeko sortu zuen ACNUR erakundea, Europatik saldoka ihes egindako gizon – emakume eta haurrak nola edo hala atenditu ahal izateko kontinente zaharra baino toki seguruagotan. Gaur egungo begiekin ikusita, oso inozo izan ziren orduko mandatariak: agentzia horrek urte gutxi iraungo zuela jasotzen zen sorrera agirietan, segurutzat ematen baitzen berehala emendatuko zela egoera, bere onera itzuliko zirela liskarrak eta, behin hori gertatuta, errefuxiatuak etxeratzeko aukera izango zela.

Behi – behinekoak ez dira usu aldi baterako izaten, betikoak baizik. Jakin beharko genuke, baina maiz ahaztu egiten dugu, nahita, erantzunak ia beti deseroso zaizkigulako. Agentzia hori bera da, beste zenbait eragilerekin batera, egunotan gogoratu diguna gaur bete dela Europako Batasunak bere herri – kideei emandako agindua betetzeko epea, herri bakoitzari ezarri zitzaion errefuxiatuen kuotak onar – tzekoa eta kokatzekoa.

Kronifikatu egin dugu gaitza, krisia zena normaltasun jasangaitza bihurtu Bitartean, Europa zahar eta ahanzkorraren atarian, laster izango da negua, eta laster itoko dira lokatzetan bertara iritsitakoen ametsak. Greziako harrera – lekuak espetxe – gune bihurtu ziren aspaldi, geure kon – tzientziari jazo zitzaion transformazio beraren metafora tristea. Bertan lekurik ez dutenak ere ihes joandako gizon – emakume eta haurrak dira, geu, europarrok izan ginen bezalakoak, behin – behineko soluzioaren bila etorri zirenak. Ez zekiten probisionala betiko bihurtzea dela ezintasunaren logikari jarraitzen dion patua. Orain aurrietan daude hesiez inguratutako etxalde prefabrikatu horiek. Geure kontzientzia bezalaxe.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)