Mundua

Adingabe zirela AEBetara iritsitako 800.000 lagun deportatzeko bidea ireki du Trumpek

Berria, Berria, 05-09-2017

Bertan behera utzi du haiek babesten zituen DACA legea, eta sei hilabeteko epea jarri du Kongresuak “konponbide bat” topatzeko. Barack Obamak jarri zuen abian DACA programa, eta adingabe zirela AEBetara iritsi ziren 800.000 migranteak babesten zituen. Paperik izan ez arren, galerazi egiten zuen haiek kanporatzea. Programa hori, indargabetu egin du ordea Donalt Trump presidenteak.
Sei hilabete barru sartuko da indarrean gaur iragarritako neurria, eta denbora horretan arazoari konponbide bat ematen saiatu nahi badu, egiteko esan dio Kongresuari.
Jeff Sessions Fiskal Nagusia atera da prentsaren aurrera berria ematera. Baina, Trumpek berak ere hitz egin du, sare sozialetan. “Amerikarren interesak aurrena jartzen jarraituko dugu”.
Make no mistake, we are going to put the interest of AMERICAN CITIZENS FIRST!
The forgotten men & women will no longer be forgotten.
— The Trump Train (@The_Trump_Train) 2017(e)ko irailak 5
“Anarkia hau amaitzea da errukiorrena; gure legeak ezartzea. Eta Kongresuak legeak aldatu nahi baditu, zehaztuta dauden prozeduren arabera egitea”, esan du Sessionek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)